ITZULERA
Estrenaldia urtarrilaren 18an Lekuona Fabrikan, 20.00etan.
Itzulera, gure eszenarako lan berria road movie bat da.
Konpainia bateko hiru kideek Mexikora eginiko bidaia kontatzen du antzezlanak. Dokumental bat grabatzera joan dira krisi kreatiboan dauden kideak, Etxepare Euskal Institutuak emandako dirulaguntza bati esker. Ezusteko gertakari batek zeharo aldatuko du bidaiaren norabidea ordea.
Zuzenean sortutako filma baten moduan eszenaratzen da lana. Hiru antzezleez gain, David Aguilar zinegilea egongo da oholtzan, zuzeneko irudien sorkuntza eta errealizazioan. Komedia existentzial honetan ez dira faltako abentura, paisaia psikodelikoak eta bizia salbatuko dien txakur chihuahua bat.
Esperientzia errepìka ezina izango da emanaldi bakoitza. Gonbidatuta zaude festa honetara!
Koltsultatu bira guztia HEMEN
Ideia eta zuzendaritza: Dejabu konpainia
Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcalá, Urko Redondo eta David Aguilar
Zinegintza zuzenean: David Aguilar, Zazpiterdi
Gidoia eta testuak: Dejabu konpainia
Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
Gidoian bidelaguntza: Mariana de la Mata
Musika konposaketa: Ander Fernandez
Musika kolaborazioak: Iban Urizar (Amorante) eta Ander Mujika
Eszenografia eta maketak: Dejabu konpainia, Urko Redondo
Jantziak: Barbara Rasso
Argi diseinua: Andoni Mendizabal
Teknikaria biran: Andoni Mendizabal eta Itziar Bote
Mediazio eta kanpo begirada: Oier Zuñiga
Burni lana: Alvaro Ledesma
Miniaturak: Diah Setiawati
Komunikazioa eta grafika: Rodriguez & Ndungmandun
Argazkiak: Renata Lasczak
Off Ahotsak: Luis Alberto Rodriguez eta Belacqua konpainia
Banaketa: Artedrama, Irantzu Azpeitia
Ekoizpen teknikoa: Dejabu konpainia, Miren Alcalá.
Babesleak: Errenteriako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Azala espazioa, L´Animal centre de creació