URMAELA
Kiribil konpainiaren sorkuntzan zuzendaritza eta idazketa lana.
Gaia: Noiz eta non jaiotzen da generoa? Urmael batean kokatu dugu antzezlana. Oraindik ere dena posible den leku magiko batean. Gorputzak oraindik irudimenarekin nahastu daitezkeen lekuan, neska eta mutilak arrainekin nahasten diren espazioan. Igerian dabiltza bi pertsonaiak, euren formak asmatzen, munduari buruz elkarri ipuinak kontatzen. Generoaren aurretik dagoen espazio horretan kokatu nahi izan ditugu pertsonaiak, distantzia horretatik errazagoa egin zaigulako, inuzentziatik, generoari buruzko gogoetak pausatzea. Gizartearen jarrera sexistak begiratzea.
6tik 11 urte bitarteko haurrentzat.
Zuzendaria: Ainara Gurrutxaga
Antzezle sortzaileak: Amaia Hennebutte, Charlote Guiharretze
Musika: Ander Fernandez
Soinu egokitzapenak: Pascal Indo
Ekoizpena: Kiribil konpainia
Laguntzaileak: EKE, Errenteriako Udala, Niessen kulturgunea, Senpereko Larreko antzokia