Arrastoak
Donostia Antzerki Saria 2014
Isiltasunak, belaunaldiz belaunaldi trasmititzen denean, gorputzetan uzten duen markei buruzko antzezlana da. Gure gertuko bizipenekin eraikia, gure familien istorioekin. Sakonki hunkitu gintuen sormen prozesuak eta emanaldietan esperientzia ederrak bizitu genituen ikusleekin. Testua EHAZEk argitaratu zuen eta baita prozesuari buruzko gogoetak ere.
Sinopsia: Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe. Gutxien espero zuenean ama hilik topatu dute, eta galderak azaleratu zaizkio bor-borka. Galderaz galdera denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta munstroei aurre egiteko. Intrigaz eta ezustez betetako bidaia bat hasiko du orduan. Galdera bat egitea delako lehen arrastoa.
Ideia eta zuzendaritza: Dejabu Konpainia
Antzezleak: Urko Redondo, Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Ainara Gurrutxaga
Musika konposaketa: Ander Fernandez
Testuak: Antzezle taldea eta Oier Guillan
Argi teknikariak: Ander Fernandez
Jabi Barandi:
Txeloa: Jon Larraz
Jantziak: Marodi Sorkuntzak
«Domino» abestia: Muskulo
testua: Asier Sarasola
Argazkiak: Ainhoa Resano
Burni lana: Alvaro Ledesma
Kartela: Ainara Gurrutxaga
Hosto biltzailea: Filo Juanikorena
Banaketa: Artedrama