Errautsak
Donostia Antzerki Saria 2012
Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa.
Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea.
Koprodukzioa: Dejabu, Artedrama eta LPTP
Zuzendaria: Ximun Fuch
Antzezleak: Miren Gaztañaga, Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga, Ander Lipus, Ximun Fuch, Manex Fuch
Testua: Igor Elortza eta Unai Iturriaga
Eszenografia: Jose Pablo Arriaga
Argazkiak: Ainhoa Resano
Argiztapen diseinua: Josep Duhau
Teknika: Xabio Alkorta
Banaketa: Artedrama