Gizona ez da txoria
Zuzendari onenaren saria. World Puppet Art Festival jaialdian
Praga (2009)
Sortzaile berrien lehen saria. ACT Jaialdian
Bilbo (2008)
Aktore onenaren saria. Ainara Gurrutxaga. Subotica Theatre Festival-en
Serbia (2010)
Covek nije ptica -bosnieraz Gizona ez da txoria- desterratutako hegazti errariei buruzko antzezlana da, hegan egin ahal izateko euren erroetara bueltatu behar dutenen istorioa. Simon baserritarra -txotxongiloa- eta Selma erizain bosniarraren -aktorea- arteko harremana da antzezlanaren ardatza. Zer izan ote dezakete amankomunean kultura, adin eta hizkuntza hain ezberdina duten bi pertsonaiek?
Laguntzaileak
Zuzendaritza: Dejabu panpin laborategia // Antzezleak: Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga // Eszenografia: Idoia Beratarbide // Testuak: Dejabu eta Oier Guillan // Jantziak: Idoia Beratarbide eta Maria de Bernardo // Argi diseinua: Ander Fernandez, Junki// Musika ideia: Mikel Ugarte // Off ahotsak: Iñaxito Albisu // Argazkiak: Ainhoa Resano eta Nati Cuevas // Sormen prozesuan parte hartu dute baita ere: Xabi San Sebastianek, Iñigo Ortegak, Junkik eta Naroa Garciak.