Gure bide galduak
Donostia Antzerki Saria 2012
Bost aktore eta zuzeneko gitar doinuekin sortutako antzezlana da. Taldean sortua eta eraikia. Konpainian ohikoa dugun moduan errealismo magikoz zipriztindutako ikuskizuna da, Euskal Herriko historia hurbila abiapuntu hartuta: Franco hil ondorengo lehen urteak, mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia, hain zuzen. Utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da Gure bide galduak. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina.
Zuzendaritza: Dejabu Konpainia
Antzezleak: Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga, Iñigo Aranbarri, Miren Alcala, Maria Alonso
Musikaria zuzenean: Arantxa Vicedo
Testua: antzezle taldea
Testu laguntzailea: Oier Guillan
Jantziak: Marodi sorkuntzak