Zaldi Urdina
Aingeru desagertu egin da tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Road movie baten moduan bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interes ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.
Zazpi antzezle oholtzan eta ezenografia elementu bakarra: ispiluak. Gure gizarteaz eta bakardadeaz gogoeta bat.
Koprodukzioa Artedrama + Axut! + Dejabu
Estrenaldi data: 2019
Info gehiago: zaldiurdina.eus
Zuzendaria: Ximun Fuch
Zuzendari laguntzailea: Ainara Gurrutxaga
Antzezleak: Miren Alcalá, Olatz Beobide, Urko Redondo, Edurne Azkarate, Oier Zuñiga, Ander Lipus, Manex Fuch
Koreografia: Philipe Ducou
Jantziak: Marodi sorkuntzak
Argiztapena eta eszenografia: Josep Duhau
Teknika: Aitz Amilibia
Argazkiak: Ainhoa Resano
Idazleak: Unai Iturriaga, Igor Elortza
Musika: Asier Ituarte
Bulegoan: Iasone Parada, Irantzu Azpeitia