LIBURUXKA PEDAGOGIKOAK (2023)
Egilea: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcala, Urko Redondo, Arkaitz Gartziandia, Maddi Goikoetxea
Argitaletxea: Autoedizioa
Mugimendu-antzerkiaren oinarriak lantzeko gidaliburu praktikoa da hau. Dejabu konpainian hogehi urtez garatu ditugun lengoaiak lantzeko ariketak topatuko dituzu bertan, Jacques Lecoq-en pedagogiaren haritik tiraka objektu antzerki eta testu antzerkiak ere kontutan hartuta. Antzerki Labean hamar urtez sakonki praktikan jarri ditugu ariketa guztiak eta orain, zuen esku jarri nahi izan ditugu. Guretzat oinarrizkoenak eta ederrenak diren ariketak bildu ditugu. Oier Zuñiga artistak egin du diseinua eta maketazioa. Aurre-salmenta egoeran dago. Interesa baduzu idatziguzu :)
ARRASTOAK (2019)
Egilea: Dejabu konpainia
Argitaletxea: EHAZE
Arrastoak antzezlanaren testua eta gure dramaturgia oharrak topatuko dituzu edizio zaindu honetan. Baita gure sormen prozesuen zutabe nagusiak zein diren ere. Antzezlan hau konpainiarentzat oso garrantzitsua izan da bertan ezkutatuta baitoazte taldekideen sentipenik sakonenak eta familia istorioak. Ikaragarri gozatu genuen sortze prozesuan, antzezten eta orain irakurketarekin zuek gozatzea gustatuko litzaiguke. Antton Luku antzerki sortzaileak eskainitako hitzaurre ederra ere topatuko duzue.
Habiak / Nidos (2013)
Egilea: Maite Gurrutxaga / Dejabu konpainia
Argitaletxea: Txalaparta
Simon baserritarra eta Selma erizain bosniarraren arteko harremana da istorio honen ardatza. Batak baserria utzi behar izan du Abiadura Handiko Trena bertatik pasako dutelako, besteak gerrak markatutako familia utzi du atzean eta Euskal Herrira etorri da erizain lanetara. Bosniako Gorazde herrira gerra ostean eginiko bidaiek sakonki markatu gintuzten eta esperientzia horren emaitza izan zen antzezlana (Gizona ez da txoria izena zuena) eta ondoren komiki hau. Maite Gurrutxagaren lan bikainak saria jaso zuen 2015ean, Euskadi Saria eskuratu baitzuen Habiak-en eginiko lanagatik. Antzezlanaren info gehiago hemen.
Gure bide galduak (2012)
Egilea: Dejabu konpainia
Argitaletxea: Artezblai
Bost aktore eta zuzeneko gitar doinuekin sortutako antzezlana da. Taldean sortua eta eraikia. Konpainian ohikoa dugun moduan errealismo magikoz zipriztindutako ikuskizuna da, Euskal Herriko historia hurbila abiapuntu hartuta: Franco hil ondorengo lehen urteak, mundua benetan alda zitekeela pentsatzen zen garaia, hain zuzen. Utopia, amets eta desenkantuari buruzko kontakizuna da Gure bide galduak. Gure memorietatik berreskuratutako piezekin sortutako gaurko ipuina. Asko miresten dugun Harkaitz Cano idazleak egin zuen hitzaurrea.
Errautsak (2011)
Egilea: Igor Elortza, Unai Iturriaga
Argitaletxea: Artezblai
Belaunaldi bati buruzko ikuspegi gordina. Gure gaztaroari begirada kritiko bat. Irreberentea, punkia. Sei antzezle eszenan eta hil kutxa bat. Hodei hildako lagunarena. Urtetan elkar ikusi gabeko lagunak hiletan elkartzen dira. Elkarrekin pasatzen duten gau hori kontatzen du antzezlanak.
FRANCOREN BILOBARI GUTUNA (-0001)
Egilea: Unai Iturriaga, Igor Elortza
Argitaletxea: Susa eta EHAZE
Unai Iturriaga eta Igor Elortzarekin batera idatzitako antzezlanaren testua topatu duzue liburu honetan, EHAZE eta Susa argitaletxeak sortu berri duten Ganbilaren sailean. Hitzaurrea Arantxa Iturbek oparitu zigun. Antzezlan hau Errautsak eta Halmlet ondoren sortu genuen Artedrama eta LPTP konpainiekin.