hezkuntza

Gure ikastaroak

Datozen ikastaroak:

ESZENAN IZAN. Presentzia ariketak. 

Urko Redondo. Dantzagunea. 2023.07.04 + 05

ORBANAK. Gorputz anitzak dantzan.  

Miren Alcalá. Debako Antzerki Plataformak antolatuta. 2023.11.15





Aurretik eskainitakoak:

PAISAIAN GALTZEAREN AUKERA. Sormen laborategia.  Ainara Gurrutxaga. Garaion. Arte eszenikoen eskola feministaren baitan. 2023.04.20

OBJEKTUAK ETA SUBJEKTUAK. Dramaturgia objektuekin. Ainara Gurrutxaga. Bartzelona. El Timbal antzerki eskolako graduondoko ikasleekin. 2021.12.05


Datozen ikastaroetarako kontsultatu agenda



Antzerki Labea

Antzerki Labea Dejabu konpainiak 2013 urtean martxan jarritako egitasmo bat da, Errenteriako udalarekin batera. 2022an amaitu zuen bere ibilbidea. Antzerki eskola eta laborategi bat da. Gure helburu nagusia antzerki garaikidea herritarren eskura jartzea da, eta elkargune eta inspirazio gune izatea.  Niessen Kulturgunean eskaintzen dira klaseak, urte guztian zehar eta maila guztientzat. Ezagutu sakonago gure lana antzerkilabea.com gunean. Edo bideo hau ikusten: 



Irakasle gonbidatuak

Arte eszenikoen inguruko begirada zabaltzeko eta profesionalei tresna berriak eskaintzeko ikastaro trinko espezializatuak antolatzen ditugu urtean zehar Niessen antzokian. Datozen ikastaroen berri jakiteko onena gure TELETIPOa jasotzeko izena ematea da, hemen. Zure posta elektronikoan inork baino lehen jasoko duzu datozen ikastaroen berri :). Gure agendan ere begiratu dezakezu. Hona hemen antolatu ditugun azken ikastaroak: