Miren Alcala

Antzezle sortzaile, zuzendari laguntzaile, irakasle eta produkzio arduraduna.

Miren Dejabu konpainiaren zuzendari artistikoa da Ainara Gurrutxaga eta Urko Redondorekin batera. Ikasketa Ingelesetan Linguistika, Historia eta Literaturan graduatua da. Graduko amaierako proiektuaren titulua “Idiolect translation for dubbing: Between fidelity and trans-creation” izan zen. London International School of Performing Arts eskolan arte eszeniko ikasketak burutu ditu, baita. Iruñako ENT eskolan interpretazio ikasketak egin ere. John Tuckerrekin Londresen eginiko Voice Coaching ikastaroak ahotsaren lanketan bide berri bat zabaldu zion.

Londonen oinarritutako You Need Me konpainiaren sortzaileetako bat izan zen eta antzezle aritu zen haien How it ended, Certain dark things eta Death song lanetan. Erresuma Batuan biran ibili ziren hiru urtez baita euren lanak Edinburgoko Fringe jaialdian arrakastaz aurkeztu ere. Ttak euskal konpainiarekin ere kolaboratu du.

Mirenek hainbat antzezlan sortu ditu Dejaburekin. Aipatzekoak Gure bide galduak (2015), Arrastoak (2016) lan sarituak eta Linbo planeta (2018).

Antzerki irakasle aritu da Antzerki Labean, ADELen, Badia eskolan eta Nafarroako Antzerki eskolan.

Gaur egun Dejaburen datozen egitasmoen lanketan dabil burubelarri.