Urko Redondo

Zuzendari, antzezle, eszenografo eta ekoizpen arduraduna.

Urko Dejabu konpainiako zuzendari artistikoa da Ainara Gurrutxaga eta Miren Alcalarekin batera. Pedagogian Lizentziatua da eta London School of Puppetry eskolan graduatua. Londoneko Central Sait Martinseko eszenografia ikasleekin Kracoviako (Polonia) Kristofory espazioan egin zuen karrera amaierako proiektua.  Antzerki ikasketak Javier Swedski (Argentina), Complicité (UK), Steven Mothran (UK), Phillipe Genty (Frantzia) eta Legaleon Teatrorekin (EH) osatu ditu.

Dejaburen lanetan zuzendaritza eta antzezpena egiteaz gain, alde teknikoaren arduradun da eta eszenografiaren sortzaile.

Arte zuzendaritza egin du hainbat konpainiarentzat. Horien artean Haize Berri Ibañeta, Antzerkiola Imaginarioaren Babiloniako Loreak, Huts teatroaren Publikoari gorroto antzezlanetan. Panpinak eta eszenografiak sortu ditu Tanttaka, Behibis, Petit theatre de pain konpainientzat.

Animazio lanak ere gauzatu ditu. Aipatzekoa da emozioak eta hezkuntza uztartzen dituen Haziak proiektuarentzat sortutako bideo xorta, stop motion teknika erabiliaz.

Irakasle gisa txotxongiloen sorkuntza eta objektu antzerki ikastaroak eskaintzen ditu.

Gaur egun antzezle lanetan dabil Zaldi urdina lanean eta sorkuntza berri batean lanean ari da.