ATALAK

Dantzaz konpainiak antolatzen duen ATALAK laborategian parte hartu dugu, Eneko Gil dantzari eta koreografiaren alboan. Bi asteko laborategi honetan hitzak eta mugimenduak duten harremana landu zuen Eneko Gilek, batez ere DV8 konpainiaren lana oinarri hartuta. Gure lana batez ere hitzak gorputzera nola ekarri lantzea izan zen dantzariekin. Laborategiaren emaitza Donostiako Tabakaleran, Bilboko Teatro Camposen eta Miarritzeko Colisee antzokian erakutsi ziren abenduaren 12tik 18ra.