ATARIAN
Errenteriako kultura sailarekin elkarlanean ATARIAN sortu genuen duela lau urte (gaur egun martxan dagoen proiektua da). Helburuak: herritarrak Niessen antzokia euren etxe gisa hartzea, elkarrekin biltzeko gune izatea, gogoetarako komunitate bat eraikitzea eta antzokiaren programazioari esker etorritako konpainien lana gertu gertutik ezagutu ahal izatea. Ikusleak eragile aktibo bilakatzen dira, galderak eginaz, eztabaidatuz...
Antzokiaren sarrera "hondartza txiringito" bilakatzen dugu, musikarekin, edateko eta jateko zerbaitekin.Hasieratik harrera bikaina izan duen egitasmoa da eta urtetik urtera gero eta arrakasta handiagoa du. Konpainiek ere asko eskertzen dute gertutasuna eta euren lanarekiko interesa. Gure konpainiako Ainara Gurrutxagak gidatzen ditu saioak.