Arrastoak

Donostia Antzerki Saria 2014

Isiltasunak, belaunaldiz belaunaldi trasmititzen denean, gorputzetan uzten duen markei buruzko antzezlana da. Gure gertuko bizipenekin eraikia, gure familien istorioekin. Sakonki hunkitu gintuen sormen prozesuak eta emanaldietan esperientzia ederrak bizitu genituen ikusleekin. Testua EHAZEk argitaratu zuen eta baita prozesuari buruzko gogoetak ere. Sinopsia: Lurrek ez du sekula bere amari buruzko galderarik egin. Arrastorik utzi gabe egin zuen alde etxetik bera txikia zenean. Ordutik bakarrik egin behar izan dio aurre bizitzari, etxean harrapatuta bizi den aita zainduz, erantzunak bilatzeko astirik gabe. Gutxien espero zuenean ama hilik topatu dute, eta galderak azaleratu zaizkio bor-borka. Galderaz galdera denboran atzera egingo du Lurrek, memoriaren zulo ezkutuenetan galduta uste zituen sentimendu eta munstroei aurre egiteko. Intrigaz eta ezustez betetako bidaia bat hasiko du orduan. Galdera bat egitea delako lehen arrastoa.

Ideia eta zuzendaritza: Dejabu Konpainia

Antzezleak: Urko Redondo, Miren Alkala, Iñigo Aranbarri, Ainara Gurrutxaga

Musika konposaketa: Ander Fernandez

Testuak: Antzezle taldea eta Oier Guillan

Argi teknikariak: Ander Fernandez

Jabi Barandi:

Txeloa: Jon Larraz

Jantziak: Marodi Sorkuntzak

«Domino» abestia: Muskulo

testua: Asier Sarasola

Argazkiak: Ainhoa Resano

Burni lana: Alvaro Ledesma

Kartela: Ainara Gurrutxaga

Hosto biltzailea: Filo Juanikorena

Banaketa: Artedrama