Azken portua

Gure oroitzapenak itsas galeretako oholak bezala ez dira itsas hondoan ezabatzen, ez dute inongo porturik helburu...
J.Sarrionandia.

Didi eta Gogo dira Azken Portuko biztanle bakarrak, eta denbora luzea da ez dutela barkurik ikusi itsaso zabaletik portura iristen. Gogo zaharrak ez du jada egun hura gogoratzen. Dena den, Didi gaztearen jakinminak Gogoren oroimenetan murgiltzera eramango gaitu, Euskal Herriko arrantzaleen garaiak, Enbata barkuaren azken bidaia eta Krixpin gaztearen abentura zoragarriak bizituko ditugu.

Zuzendaritza: Dejabu panpin laborategia

Antzezleak: Urko Redondo + Ainara Gurrutxaga (edo Miren Alcalá)

Musikaria: Ander Fernandez

Musika konposizioa: Mikel Ugarte

Ilustrazioak: Idoia Beratarbide