Babiloniako Loreak
Zuzendari laguntzaile lanetan aritu ginen Ander Lipusek zuzendutako antzezlan honetan. Sinopsia: Gu ez ginen Auschwitzen izan. Baina alda dezagun metafora, alda dezagun antiutopia: har ditzagun Babiloniako gizakien amets handiak. Jainkoen etxera heltzeko gogo aseezin hura. Gauza jakina da: gizadiaren handinahiaren ondorioa jainkoen amorru eta madarikazioa izan zen. Hona hemen galdera: ez ote da gaur eguneko zibilizazioaren eredua handinahi horren jarraipena? Ez ote gabiltza (gu, gizakiok) iragan hurruneko akats eta handinahikeriak behin eta berriz errepikatzen? Esan nahi da: amaitu al da Babilonia? Edo bortitzago (eta barkatu hiperbolea): ez al gaude oraindik guk geuk sortutako Auschwitz edo Babilonia eraldatu eta diplomatikoago baten harresien artean, munduko jainkoetatik urrun?
Zuzendaria: Ander Lipus
Zuzendari laguntzaileak: Dejabu Konpainia
Antzezleak: Miren Gaztañaga, Espe Lopez, Miriam K Marchante, Ander Lipus, Alex Gerediaga
Testua: Jon Gerediaga