Errautsak

Donostia Antzerki Saria 2012

Hodei hil da. Gaztaroko lagunak, urteetan elkarren berririk izan gabe egon ondotik, Hodeiren hiletarako bilduko dira. Saminak eta berriz elkartzearen emozioak eraginda, Hodeiren azken agurra garai bateko festa basati bihurtuko da. Iraganeko eta oraineko egiak, gezurrak eta kontraesanak azaleratuko dituen gau eroa. Noizbait izatea amestu eta sekula izan ez zirenaren errautsak baino ez dira geratzen, ordea. Koprodukzioa: Dejabu, Artedrama eta LPTP

Zuzendaria: Ximun Fuch

Antzezleak: Miren Gaztañaga, Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga, Ander Lipus, Ximun Fuch, Manex Fuch

Testua: Igor Elortza eta Unai Iturriaga

Eszenografia: Jose Pablo Arriaga

Argazkiak: Ainhoa Resano

Argiztapen diseinua: Josep Duhau

Teknika: Xabio Alkorta

Banaketa: Artedrama