Erreka ondoan bi gezur

Erreka ondoan, bi gezur dantza garaikidea oinarri duen obra eszenikoa da. Fikzioa eta gezurra kontzeptu gisa uztartzen dira, horretarako kondairen unibertsoan barneraturik. Marizauka dantza konpainiaren sorkuntza honetan, Ainara Gurrutxagak kanpo begirada eskaini du sormen prozesuan.

Kondaira da sormen prozesuaren abiapuntu eta kokalekua. Literatur genero epiko hau, pertsonaia fantastikoak eta naturaz gaindikoak dituena, eta maiz ezaugarri historikoak dituena, da obraren oinarria. Kondaira propio bat sortzea da helburu, non fikziozko elementuez gain, gizarteko errealitate zuzenetik hartutako elementuak dauden, bertako egungo narratibak edo "egiak" kondairaren fantasiazko istorioarekin kutsatu eta transformaturik.


Zuzendaritza: Marizaunka

Koreografiak: Oihana Vesga, Nerea Gurrutxaga

Dantzariak: Oihana Vesga, Nerea Gurrutxaga

Musika: Luz