Francoren bilobari gutuna

Donostia Saria 2017

Iñakik hamar urte eta leuzemia ditu. Joxanek berrogeita sei urte eta gerra zibileko obus baten txatala buruan. Etorkizun bideragarririk ez duen ospitalean iragana eta oraina kateatzen dira Migel eta Kristina medikuen ametsetan. Itxarongeletan sekula agertzen ez diren pazienteen izen zerrendak entzuten dira ordena alfabetikoan eta Carmen Martinez-Bordiuk betetzen du bihotzeko aldizkari maiztuaren azala. Iraun beharraren gaitzak jotako komunitate baten hezurren eta gezurren erradiografia traumatologikoa da Francoren bilobari gutuna.


Info gehiago: franco.eus

Zuzendaria: Ximun Fuch

Antzezleak: Urko Redondo, Erika Olaizola, Patricia Urrutia, Zoila Berastegi, Pako Revueltas, Ander Lipus, Manex Fuch

Testua: Igor Elorza, Unai Iturriaga

Espazio eszenikoa eta argiak: Giosepe Ducau

Jantziak: Marodi sorkuntzak

Musika: Asier Ituarte