HIZKUNTZA, GORPUTZAK ETA TARTEKO ZIRRARAK
Badalab-en (Hizkuntza berrikuntza laborategia) proposamenez gauzatutako erakusketa interaktiboa da. 2023an zehar garatu genuen, herritarrekin laborategi ezberdinak sortuz. Emaitza, erakusketa moduan, 2023ko azaroan eta abenduan erakutsi zen publikoaren aurrean.
Honako gai hau proposatu zitzaigun lanean hasteko: euskara eta euskal komunitatea etorkizunean. Horretarako Sos arrazakeriarekin, eta herriko lehen belaunaldiko etorkinekin elkarlana ere proposatu zitzaigun.
Berehala konturatu ginen ordea, planteatzen ziren terminoak oso sakonak eta konplexuak zirela eta oraindik ere abstraktuak guretzat ere: komunitatea (zer da?), etorkinek nola ikusten dute euskara etorkizunean? (Ze zaila erantzutea ezta?). Euskozenoa-ren bidez jada lanketa horretan ari direla kontutan hartuta, bere konplexutasun guztiarekin, eta gizarteko beste arloetan, akademian eta abar, sakonki lantzen diren gaiak direla (tesi sakonetarako gaiak dira), gure papera zein zen galdetu genion gure buruei. Zer ekarpen egin genezake guk?
Eszena sortzaile gisa, pentsamendu arrazional edo akademikotik aldendu eta, gorputza, esperientzialitatea eta performatibitatea lanabes hartzea erabaki genuen. Gainera parte hartzailea eta ludikoa zen proposamen bat egin nahi genuen.
Horrela sortu zen ariketa espekulatibo bat egiteko ideia. Jolas baten moduan etorkizuna irudikatzen hasi ginen, nola harremanduko lirakeen euskara eta beste hizkuntzak etorkizunean... eta horrela sortu zen ARAKA INSTITUTUAren ideia. Bi laborategi egin genituen parte hartzaileekin, denak lehen belaunaldiko etorkinak. Hizkuntzaren geruza ezberdinak lantzen hasi ginen: alde emozionala, gorputzean eragiten duenaz, kosmobisioak, narratibak. Beti ere hizkuntzak pareko jarriz. Ez genuen nahi euskararekin gerarkia bat eraiki. Elkar begirune eta kuriositatetik aritu ginen.
Beste nahietako bat zen, ondoren erakusketa ikustera etorriko ziren herritarren esperientzia bat bizitzea eta nolabait parte izatea proposamenean. Horregatik erabaki genuen Araka instituaren aurkezpen bat izatea erakusketa, bertan eraikitako balizko arefaktuak herritarrekin partekatzea.
Horregatik deitu diogu erakusketa interaktiboa, bixitariek aktiboki parte hartu ahal dutelako erakusketan. Oso garrantzitsuak dira hizkuntza, emozioak eta zirrarak artefaktu guztietan. Hortik erakusketaren titulua.
Ariketa espekulatiboek, nahiz eta jolasa duten oinarri, espazio bat irekitzen dute, erreala dena. Hipotesi bat dira baina uste dugu atorkizuna elkarrekin irudikatzeak posibleago egiten duela errealitate bihurtzea. Ez dugu erantzunik, ez ondoriorik noski. Ezta behar ere. Baina badakigu nola egin nahi dugun bidea. Nola nahiko genukeen hizkuntza ezberdinak elkarrekin aritzea etorkizunean: miresmenetik, jolasetik eta kuriositatetik.
Erakusketa interaktibo honek atetxo bat ireki nahi du, elkarrekin euskara eta harekin elkar-bizi diren hizkuntza, modu ez gerarkiko batean elkarrekin jolasean jartzeko. Noski, halako espazio berri batek jarraikortasun handiago behar luke, benetan etorkizunean errealitate bihurtzeko.
Gurea, aportazio xume bat da egin daitekeen bide sakon eta luzeago batean.
Zuzendaritza: Urko Redondo, Miren Alcala, Ainara Gurrutxaga
Soinu editaia: Urko Redondo
Eszenografia diseinua eta gauzatzea: Urko Redondo, Miren Alcala
Bideogintza: Renata Etanoski
Diseinu grafiako: Carlos Ndumgmandun
Ekoizpena: Badalab