Hamlet

Hamlet XXI. mendean eta Euskal Herrian. Hamlet, gaur eta hemen. Hamlet antzerkien antzerkia da. Garai bakoitzak bere irakurketa behartzen du. Argiki eta arintasunez, Shakespearek munduaren eromena marrazten du. Obraren ekintza politikan oinarritzen da : gezurra, jukutria, kalkulua, konplota, dirugosea, hitza hitz ala hitza jan. Baina erabakia ez da ekintza, eta aizu dena ez da justizia noski... hor da hauzia. Errautsak ikuskizunaren ondoren, Artedrama, Dejabu eta Le Petit Théâtre de Pain taldeek Shakespearen obra gureganatu genuen, egungo gizartearen kezka, arazo eta ezaugarriekin. Hamlet, gurea...