Haziak Proiektua
Dejabuk animaziozko hiru bideo sortu zituen egitasmo honen baitan, emozioak lantzeko material pedagogiko gisa. Era berean, haur helduagoekin generoaren gaia lantzeko elkarrizketa xorta ere grabatu genuen. Oiartzungo Haurtzaro ikastolan egin genituen grabaketak.
Haziak, disziplina eta entitate anitzeko egitasmoa da, gizarteko partaideen arteko elkarbizitzan harreman desorekatuak eta botere harremanak iraultzea du helburu. Elkar bizitza osasuntsua elikatzeko asmoz barne eraikuntzan zein kontzientzia kolektiboan oinarritutako metodologia bat garatu da. Bertan, hezkuntza formala, hezkuntza ez formala eta herritarren arteko zubiak eraikitzen dira. Haurrak ezinbesteko hartzailetzat dituen egitasmo honetan, metodologia eta material zehatza landu da hainbat eragilekin elkarlanean.
Info guztia: haziak.eus
Arte zuzendaritza eta produkzioa: Urko Redondo
Zuzendari laguntzaile eta gidoia: Ainara Gurrutxaga
Bideo grabaketak: Zazpiterdi
Ediziao: Urko Redondo