KARTOGRAFIA HENDAIA
Hendaiako tren geltokian egiteko audio-gida esperientziala. Aurikularrak jarrita banaka egiteko 30 minutuko pasioa da. Marc Augé antropologoaren ez-lekuak ideiaren baitan eraikia, jolas baten moduan, espazio publikoa eta identitatearen inguruan hausnartzeko gonbitea da.
Edozein momentutan parte har daiteke proposamenean HEMEN KLIKATU eta audioa jaitsiz. Ekarri beharrekoa: boligrafo bat.
Ainara Gurrutxagak idatzia da, egitasmoaren zuzendari Alexia Papanchev-en bidelaguntzarekin. Musika eta soinu paisaia Ander Fernandez-ek sortua da.
Ideia eta kontzeptua: Ainara Gurrutxaga
Egitasmoaren zuzendaria: Alexia Papanchev
Musika: Ander Fernandez
Lokuzioa: Ainara Gurrutxaga
Babeslea: EKE (Euskal kultur erakundea)