KARTOGRAFIAK
Memorien kartografia, lurralde baten memoriaren inguruko proiektu transdiziplinar eta parte hartzaile bat da. Esperientzia horretan, arte diziplinen arteko sormen mugak desitxuratu eta zabaldu egiten dira, antzerki herrikoi eta parte-hartzailea abiapuntutzat hartuta.
Kasu honetan Ainara Gurrutxaga gonbidatu du Compagnie des Vents et des Marees konpainiako Alexia Papantchev-ek Behenafarroako Garruze herrian kartografiaren zati bat idaztera.
Memorien kartografia bakoitza bereziki idazten da paisaia berri bakoitzean, hiri berri bakoitzean eta topaketa berri bakoitzean. Idazketa prozesu iraunkor bat da, lurralde baten eta bertako biztanleen bizitzaren "bat-bateko" batentzat. Herri horretan saretzen diren hitzak eta oroitzapenak hartuz, fikzio bat osatzen dugu, lekuekin dugun harremanaz galdetzeko. Ikusizko artea, soinu sorkuntza, espazio publikoa eta ikusleen leku aktiboa, beren ibilaldien aktore gisa,
Ikuslea espazio publiko batera eraman soinu espazio batetik, kanpoko lurralde batetik barne lurralde batera, aurikularrekin eginiko ibilaldi baten bidez, non ikusleek zeharkatzen dituzten lekuen oroimena atzematen duten lurralde batendako neurrira egindako fikzio eta instalazio bisualen bidez.
Dirección: Alexia Papantchev
Creadoras: Ainara Gurrutxaga y Alexia papantchev
Música: Ander Fernandez