Maiteder

Ikuskizunaren jatorria poesia da, eta bereziki Xabier LIZARDI eta Irène COLOMB-JACOB obren inguruan oinarritzen da.

MAITEDER ikuskizunak, ikusleei, gazte zein helduei, bidaia bat biziarazten die. Bidaia, beti, itxaropen, askatasun, truke eta irekitasunaren eramailea izan da.

Sorkuntza berri hau, elkarrekin bidaia bat bizitzea du helburu, irria eta emozioak elkar partekatuz.

Beraien egongelan dauden bi pertsonaien alaitasunak eta irudimenak mundo osoan zehar eramaten du publikoa, hizkuntzen bidez, baina baita ere barne eta intimo bidaia batean.

Poesiak bere umorezko puntuazioekin hitz egiten du, eta azkenean, bi pertsonaiek, gizakien bilaketa unibertsala gorpuzten dute.

Bukaeran, proposamen irekia plazaratzen da: ikusle bakoitzak bere MAITEDER irudikatu eta sor dezala.

Zuzendaria: Ainara Gurrutxaga

Idazketa: Ainara Gurrutxaga

Antzezleak: Amaia Hennebutte eta Fabrice Jacob

Musika konposaketa eta zuzenekoa: Fabrice Jacob

Eszenografia: Ainara Gurrutxaga

Ekoizpena: Kiribil konpainia eta Dejabu