PANPINA HAUTSIEN DANTZA

Idoia Hernandez (Hatxe) musikari sortzailearen Panpin hautsien dantza abestiaren bideokliparen ideia eta gauzatzea. Emakumeen barne munduetara gerturatze bat. Txikitako amets galduak, estereotipoen iraultzea. Akelarre gaurkotu bat. Festa bat.

Idoia Hernandez artista polibalente eta bikaina da, eta asko maite dugu. Bideoklipa Maria Elorzak zuzendu du eta hilabete batzuen buruan montatuta ikusi ahal izango da. Bideokliparen irudiak Antzerki Labea gure eskolako ikasleekin eginiko inprobisaketetatik jaio da. Happening totala. 





















Musikaria eta gidaria: Idoia Hernandez (Hatxe)

Zuzendaria, kamara eta muntatzailea: Maria Elorza

Antzezleak: Urko Redondo, Ainara Gurrutxaga, Alizia Otxoa, Juncal Ventureira, Tina Diaz, María Izquierdo, Esther Manzana

Atrezzoa eta argiztapena: Dejabu Konpainia

Ekoizpena: Idoia Hatxe; Eskerrak Oiartzungo Urkabe etxekoei