Senegal
Mikelazulo elkarteko kideekin batera bitan izan gara Cassamance lurraldean, Senegal hegoaldean. 2005ean lehen aldiz eta 2008an bigarrenez. Bi kasuetan kultur zubiak eraikitzea izan zen asmoa. Guk antzezlan bat sortzen genuen kolektiboki bertara joateko eta bueltan han bizitutakoarekin ikuskizunak eskaintzen genituen hemen Euskal Herrian. Disziplina anitzeko ikuszkinak ziren arte plastikoak, musika zuzenean, antzezpena, poesia eta txotxongiloak uztartzen zituztena. Esperientzia paregabeak izan ziren, bertako herritarrekin harremantzeko modu eder ederra. Marka utzi zizkiguten dudarik gabe bidaia hauek.
Mikelazuloko kideak: Txokolo, Iker Fernandez, Oier Guillan, Idoia Beratarbide, Ainara Gurrutxaga, Hodei Astibia, Urko Redondo, Joseba Barriola
Musikaria: Mikel Ugarte