Tempus-i
Anakrusa taldearekin zuzendaritza lana.
Tempus, -i, piezak hiru lengoaia nahastu eta lengoai bakarra sortu nahi du musika, dantza eta antzerkia eszenatokian jarriz. Idazle batek bere sorkuntzan dituen gorabeherak izango dira istorioaren gidari, sorkuntza-prozesuan bere idatz-makinaren eta sormenaren arteko erlazioa dantzaren bitartez adieraziz. Musikak eszenan gertatzen diren soinuez eraikia egon nahi du, bertako soinuek garrantzia hartuz. Bidaia emozional bat, metronomoa, idatz-makina, denbora, denboraren joan-etorria, denbora sentitzeko modu ezberdinak, tempus, tempi, tempo, temporum, tempis, tempis.
Ideia: Anakrusa
Dantzariak: Noemi Viana, Eneko Gil
Antzezlea: Iñigo Ortega
Testuak: Oier Guillan
Jantziak: Marodi sorkuntzak