Zapatak
Ainhoa Alberdi eta Jurdana Otxoarekin batera Joxe Mari Karrereren izen bereko ipuinaren antzerkiratzea. Eztena antzerki jaialdian estrenatu genuen duela hamar urte pasatxo eta oraindik ere biran jarraitzen du. Gerraren burugabekeriaren inguruko dantza bat da, Butoh antzezpenetik gertu dagoena. Bakarrizketa basati bat.
Zuzendaria: Ainara Gurrutxaga
Antzezle sortzailea: Ainhoa Alberdi
Biolin Jolea: Jurdana Otxoa
Testua: Joxe Mari Karrere
Argiztapena eta audioak : Urko Redondo